Hilerokoa

Garrantzi haundia du koloreak publizitatean.
Ez da kasualitatea hilerokoaren iragarkien atzean, kolore urdina azaltzea.

Iragarkiek, hilerokoa zikina eta ezkutatu beharreko gauza bat bezala saltzen dute.

Hilerokoaren inguruko iragarkiak, XX. Mendean hasi ziren, "diskrezioa" saltzen. Likido urdina 90eko hamarkadan agertu zen, produktuak xurgatzeko ahalmena erakusteko.

Kolore urdina, zientzia, klinika, garbitasunaren... ideiarekin lotzen da. Eta ez gorputzeko fluxuekin. Erabiltzen lehenak AEBetako iragarleak izan ziren. Gainera, ez zuten tonu gorrixkarik erabili nahi (ez baitzuten iragarkiak herrialdeko eragozpenen aurkako legeek geldiaraztea nahi, telebistan zer emititu zezaketen eta zer ez arautzen baitzuten).

Hortik, likido urdinak mundu osora egin zuen salto, eta errealista ez zen publizitateko klixea bihurtu zen.

Gizonek ere hilerokoa izango balute, beste egoera batean geundeke oraintxe.

Kategoria

Kartelak

Single Project Single Project