Diseinatzailea
Sortzailea
Ekintzailea
Emakumea
Euskalduna
Gaztea

NAIZEN HONETATIK, IRUDI BIHURTZEN DUT AZALDU NAHI DUZUNA
About

Nekane
Orkaizagirre
Igerategi


DISEINATZAILE GRAFIKOA ETA IRUDI KORPORATIBOAN ESPEZIALIZATUA.

Bi goi mailako titulu ditut: bata, Arte Grafikoen Industrietako Produkzioan, bestea, Argitalpen Diseinuko Produkzioan. Gainera, Web orrialdeen eta programazioaren inguruko masterra egina dut. Hainbat informatika programen ezagutza ere badut eta elebiduna naiz, eta ingeleraz moldatzen naiz. 28 urteko gazte alaia, soziala, detailezalea eta langilea naiz. Sortzailetzat dut neure burua, ideia berritzaileak izaten ditut eta egoera desberdinetara egokitzeko gaitasuna dut.

Kultur zalea naiz, eta gehien, zuzeneko emanaldietan disfrutatzen dut. Nere zaletasunik haundiena bidaiatzea dela esango nuke. Beste kulturak ezagutu, jende berria, bizipenak elkarbanatu, historiak, jakintza... elkartrukatzea. Natura maite dut. Mendira joatea atsegin dut. Eta Udaran, hondartzan karramarroarena egitea baino, nahiago izaten dut itsasoan igeri egin. Bestalde, musikazalea ere banaiz, eta instrumentu bezala, albokak erakarri izan nau. Hori dela eta, duela hiru bat urte, alboka ikasteari ekin nion. Hernaniko alboka taldean nabil orain. Orokorrean, bizitzea maitea dut. Lagunarte ona atsegin dut, jendearen naturaltasuna, gardentasuna eta baikortasuna asko baloratzen ditut.

Erronkak maite ditut. Proiektu bakoitzak asko ematen dit. Asko ikasten dut, gertuko tratua dela eta pertsonak ezagutu eta hartu eman berezia sortzen da. Eta zer esanik ez gustura geratu den bezeroaren poza ikustean sentitzen dudan satisfazioa. Proiktu berriak ilusioz eta gogoz hartzeko pozima da.